Dinosauroetatik gizakietara
Ordua
10:30 (EUS) / 12:00 (CAS)
Tokia
Gordailua
Salneurria
Doan
10:30-11:45, euskaraz
12:00-13:15, gazteleraz
Bisita doakoa da, baina izena eman behar da: inprimakiaren bidez, telefonoz: 943 41 51 78 edo postaz: gordailua@gipuzkoa.eus
Gaia “Dinosauroetatik gizakietara: Paleontologiaren eta Arkeologiaren arteko mugak” izango da. Arkeologoek etengabe entzun behar dute jendearen galdera bera: ea dinosauroren bat indusi duten. Hori paleontologiaren alorra denez, Gordailuak bisita gidatu berezi bat antolatu du Europako Arkeologia Jardunaldiak aprobetxatuz, bi zientzia hauen arteko desberdintasunak azaltzeko. Ondasun paleontologiko eta arkeologikoak erakusgai egongo dira bisitan zehar.